IZAN ZU

Terapia natural eta garanpen pertsonalerako zentroa

Izan zu, zu izatea ditu lema eta bukaera helburu bai zentroak, baita bertan egiten diren aktibitateek ere.

Jarraian, hiru pausutan, aurkezten dizuegu:

Sigamos
juntos en este viaje

1

Pertsona bakarra guzti honen aurean

Arantxi del Río



Arantxi del Río

36 urte, ezkonduta eta hiru umeren ama, Tolosarra (Gipuzkoa) jaiotzez, baita gaur egun ere. Filologia ingelera lizentziatura eta zuzenketa idazkari ikasketak burututa, inguruko empresa ospetsu batean lan postu on batean lan egiten zuen urte batzuz. Baina, somatizatutako lumbalgia baten ostean, erronka berri batzuei bidea irekitzea erabaki zuen, bizi profesionalean aldaketa eman eta bere egitazko bokazioa bilatzeari ekinzion. 2014. urtean, Izan Zu zentroa ireki zuen, osasuna eta zoriontasuna helburu dituen zentroa, non kontsultak pasatzeaz gain, ikastaro eta hitzaldiak ematen diren, guzti hauek terapia naturalen inguruan.




Formakuntza

Naturopatian graduatua, eta ondorengo ikasketekin osatua:



Makrobiotika eta Ekialdeko Medikuntza (elikadura naturala)
Deskodifikazio PsicoBiologikoa® (emozioen eragina gaixotasunetan)
Hirutasun esentziak® eta Metodo esentziala® (egoera animiko eta equilibrio emozionala)
PSYCH-K® (sineskera subskontzienteak)
Biomagnetismoa eta Osasuna (barne inguru oreka imanekin)
Radiestesia Terapeutikoa eta Pendulo Unibertsala (kondizio energetikoaren azterketa)

2

Bi espazio


Izan Zu

2014ko irailean ireki zituen ateak, Tolosako Igaralde kaleko, 8. zenbakian du egoitza. Espazio honetan ondorengo zerbitzuak eskeintzen dira



  • Kontsulta pertsonalizatuak (hitzorduarekin) osasuna eta ongizatea lortzeko baliabide naturalekin
  • Segimendu taldeak
  • Sukaldaritza ikastaroak
  • Osasuna, ongizatea eta garapen pertsonalarekin erlazionatutako beste ikastaroak

Izan Zu Naturan

2017ko urtarrilean ireki zituen ateak, Izan Zu zentroan eskaintzen diren ikastaroak konplementatzeko helburuarekin. Espazioa handiago bat da, zein Izaskungo Ermitaren (Tolosa) ingurutan aurkitzen den, naturaren erdian. Jende kantitate handiagoko ikastaroak, eta naturarekin kontaktua behar dutenak burutzeko jaio zen espazio hau.

Bere aktibitateen artean azpimarratu daitezke Natura paseoak eta Izan Zu Naturan programa, helburu bezala, norberak Naturaren magia ezagutzea dute, Uzturre Mendiko Sorgin Xuriaren istorioaren bidez.

3

Hiru helburu

Osasuna, ongizatea eta autoezagutza



Osasuna, ongizatea eta autoezagutza ditu helburu nagusi Izan Zu zentroak. Pertsona bat gaixotzen denean edo bere helburuak lortzeko zailtasunak dituenean, bere naturaren arteko eta bere egunerokoan burutzen dituen ekintzen arteko deskonexio bat dagoela esango genuke. Ikuspuntu honetatik, gure aholkuak, askotan, gaixotzera eramaten gaituzten ekintzen kontzientzia hartzean daude, Osasuna eta ongizatea ekarriko dizkiguten bizi ohitura berriak hartzeko helburuarekin. Askotan, norberaren helburuak lortu eta Osasuna zuzentzea, norberaren ezagutzan sakontzean baitaude.